Proposatutako gaitasunak ebaluatzeko, lankidetzan jardunda (4 edo 5 ikasle taldeko), bizi-zikloaren aurretik edo bizi-zikloan zehar gertatutako mendekotasun-egoerako kasu bat landuko da (gidoia gelan aurkeztuko da). Talde-lanaren balioa, emaitza osoaren % 65 izango da, 1. matrizeari jarraiki, eta irakasgaia amaitutakoan, gelan defendatu beharko da irakasgaiaren irakasle-arduradunaren eta gainerako ikasleen aurrean.
Lana egin ahal izateko, irakasgaian programatutako mintegi guztietara nahitaez joan beharra dago, (baten batera joan ezean, egiaztagiri baten bitartez egiaztatu beharko dira). Mintegi guztietara bertaratzeari emandako balioa, emaitza osoaren % 35 izango da gehienez, 2. matrizeari jarraiki.
Bertaratzea eta parte hartzea kontuan hartuko dira.
1go matrizea - LAN EGITEA
1. matrizea - DEFENTSA
2. matrizea - MINTEGIAK
No hay comentarios:
Publicar un comentario